ESZENA

Clown ikuskizunak taularatuko dituzte Pabilioi 6 aretoan

Asteburu honetan, ekainaren 15etik 17ra, pailazoak taularatuko dira Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Qué Par Che konpainiak hiru ikuskizun aurkeztuko ditu gune eszeniko horretan. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Bihar, ekainak 15, Cabaret Panoli izenburuko show-a antzeztuko dute. Oholtzan Maldonado (Gorka Ganso) aurkezlearekin batera, Amparito (Cecilia Paganini), Martina Nuatina (Maite Guevara) eta Lorenzo Banpiroa (Mariano di Franco) izango dira.

Etzi, ekainak 16, Mariano Di Franco eta Maite Guevara aktoreek Los Pardo antzeztuko dute. Ospea berreskuratu nahi duten bi pertsonaia dira istorioaren protagonistak. Amodioa ere sortuko da bi pertsonaien artean.

Azkenik, etzidamu, ekainak 17, Improvisados. Payasos al azar ikusi ahalko da. Bertan, Amparito (Cecilia Paganini), Martina Nuatina (Maite Guevara), Jolines (Mariano di Franco), Dieguete (Diego Bruzzone), Alfredo (Roberto Ferro), Pandereto (Iñaki Arana) eta Oliviak (Araceli Angulo) parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button