Lazkaon jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena. Bertsotan sei bertsolari hauek: Beñat Iguaran Amondarain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal. Azken honek irabazi du saioa eta zuzenean sailkatu da final-laurdenetara.
Eta hurrengo egunean, Elgoibarren, jokatu da beste saio bat, laugarren final-zortzirena. Hor aritu dira Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta, Unai Izagirre Etxeberria eta Uxue Fernandez Lasa.
Final-laurdenetako txartela lortu du Eli Pagola Apezetxeak.
Datorren asteburuan jokatuko dira hurrengo bi saioak: Hondarribian, irailaren 28an, eta Andoainen, 29an.