ESZENA

Lautan Hiru antzerki laburreko VII. jaialdiaren programazioa

Euskarazko antzerkia hauspotzea helburua duen Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo da. Guztira zortzi ikuskizun eskainiko dira Bilboko zenbait espaziotan: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga.

Aurtengo edizioan lau estreinaldi izango dira: XXII. Café Bar Bilbao-Tartean sarietako testu saridunarekin eginiko irakurketa dramatizatua; 2024ko Lautan Hiru laguntza eskuratu zuen Alferrak, tunanteak, maleanteak ikuskizuna; 7Katu gaztetxearekin batera egindako Errealitatearen harribitxiak pieza; eta Jokin Oregik zuzendutako Arima eta Bihotza (Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketan lehen saria).

Beste aldetik, 2020an, Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen, Bilboko Udalaren babesarekin. Estreinako laguntza hori Artekartu konpainiak eskuratu zuen, Hauts artean lanagatik. 2021ean, Les Bobe Bobe konpainiak jaso zuen laguntza, Udaberria heldu da lanagatik. 2022koa eman barik gelditu zen, eta 2023koa Iruñeko La Piel konpainiak jaso zuen, Beren izenez lanagatik. 2024koa Gilkitxaro konpainiak eskuratu zuen, eta orain estreinatuko du lana, otsailaren 13an, BIRA Kulturgunean.

Aurten ere, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearekin bideraturiko Ikusle kluba antolatuko da, eta hala, ikusleek antzerkilariekin hitz egiteko aukera izango dute ikuskizuna amaitu ostean.

Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta ohi legez, Euskaltzaindiak elkarlanean osatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean antzerki konpainiarekin, BIRA Kulturgunearekin eta 7Katurekin batera.

Egitarauaren nondik norakoak ezagutzeko: Lautan Hiru

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button