ESZENA

“Antzerkiaren zero gradua” zikloa, Alondegian

Antzerkiaren zero gradua zikloa aurkeztu dute gaur goizean, martxoak 19, Bilboko Alondegian. Pablo Fidalgok zuzenduko du programa, eta “Historia eszenatik berridaztea” du xede.

Hala, “(zikloa) Historia berriaren berreraikuntza euren sormen-lanen erdigunean jarri duten artisten lanen erakusketan eta eraketan dago oinarrituta”.

Ziklo hori mintegi batzuetan garatuko da: “artistek beren sorkuntza-metodoei buruzko gakoak emango dituzte eta parte-hartzaileei tresnak proposatuko dizkiete, euren bilaketa propioak egin ditzaten”.

Bada, artista bakoitzak mintegi bat zuzenduko du, jendeak artistaren unibertsora salto egin, eta mundu hori hobeto uler dezan. “Mintegia artista bakoitzaren munduan sartzeko modu zuzena izango da; euretako bakoitzak teatraltasuna, gorputza eta hitz eszenikoa ulertzeko duen modura hurbiltzeko era, alegia”.

Ondoko artistek gidatuko dituzte mintegi horiek: Tiago Rodrigues (martxoak 21) eta Rui Catalao, Patricia Caballero eta Miguel Bonneville (apirilak 10, 11 eta 12an).

Informazio gehiago: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button