ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki-jaialdiaren amaiera

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatutako Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zortzigarren edizioa gaur berton amaituko da. Otsailean, ostegunero, zortzi  ikuskizun eskaini dira guztira BIRA, Café Bar Bilbao, 7Katu gaztetxe, AEKren Kalderapeko eta Euskaltzaindiaren egoitzan.

Diogun moduan, gaur, otsailak 26, azken bi saioak eskainiko dira. Hala, 19:00etan, Café Bar Bilbaon, XXIII. Café Bar Bilbao-Tartean Teatro Saria: irakurraldi dramatizatua egingo da.  Xabier Paya Ruizen lana izan zen irabazlea.
Geroago, 20:00etan, eta 7Katu gaztetxean, Itzuli konpainiako Maryse Urrutyren Adriene Bergson-Johnson izeneko bakarrizketa programatu da.

Egitarauaren gaineko xehetasun guztiak: Lautan Hiru.

Show More

Related Articles

Back to top button