IKUS-ENTZUN

Lau hitzordu Bergarako zineklubarekin

Bergarako zineklubak lau filmeko egitaraua ondu du martxorako. Hasteko, martxoaren 5ean, Bohdan Sláma zinegile txekiarrak 2005ean zuzendutako Stesti (Something Like Happiness) proiektatuko da; estreinaldiaren urteko Donostiako Zinemaldian film eta emakumezko aktore onenaren sariak jaso zituen.

Txekiar Errepublikako herri txiki bateko auzo-langilearen erradiografia jasotzen du filmak. Monika, Tonik eta Dasha dira istorioaren protagonistak; txikitatik ezagutzen dute elkar, eta, orain, hiri txiki industrializatu baten inguruan dauden eraikin bloke batean bizi dira. Dashak burua galduko du, eta psikiatriko batean sartuko dute; gertaera horren ondorioz, Dasharen bi umeez arduratu beharko dira Monika eta Toni.

Martxoan beste hiru film hauek izango dira ikusgai Bergarako zineklubaren egitarauaren baitan: martxoaren 12an, Thérèse D. (Claude Miller, 2012); martxoaren 19an, 4 Months, 3 Weeks & 2 Days (Cristian Mungiu, 2007); eta, amaitzeko, martxoaren 26an, 120 ordu dokumentala (Ricard Salom, 2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button