ESZENA

Lau euskal konpainia Freiburgeko arte eszenikoen azokan

Urtarrilaren 22tik 25era Freiburgen (Alemania) ospatuko den Internationale Kulturbörse Freiburg (IKF) arte eszenikoen azokan lau euskal konpainiak (Agerre Teatroa, Dikothomia Cia, Kulunka Teatro eta Cielo Raso) parte hartuko dute.

IFK Europako antzerkiaren inguruko azoka nagusienetakoa da, eta urtero 4.000 profesional (ekoizleak, programatzaileak, jaialdi antolatzaileak, kultura erakundeak…) baino gehiago elkartzen dira bertan.

Basque Arts standean azokan parte hartuko duten lau konpainien informazioa eta kontaktuak eskaintzeaz gain, Artekaleren (Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea) Basque Street Arts katalogoa, ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) katalogoa eta Basque Music euskal folk musikaren katalogoa egongo dira eskuragarri.

Etxepare Euskal Institutuaren arabera, “euskal konpainientzat euren ekoizpenak komertzializatu, koprodukziorako aukerak aztertu eta nazioarteko kontaktuak egiteko espazioa izateaz gain, IFK nazioarte mailako ekoizpenak ikusi, tendentziak berrienak ezagutu eta ibilbide profesionalerako ideiak jasotzeko aukera paregabea da, zuzeneko 180 emanaldi baino gehiago egongo baitira”.

Show More

Related Articles

Back to top button