MUSIKA

Monolord, Conan eta Spindrift taldeek Donostian joko dute

Donostiako Red Ribbon Music promotoreak kontzertua ondu du bihar, Dabadaba aretoan: Monolord  (Britiania Handia) eta Conan (Siuedia). Horrekin batera, igandean, Spindrift talde estatubatuarrak psikodelikoaren kontzertua ere prestatu du. Hori ere Donostiako Dabadaban.

Monolord eta Conan bandek rock pisutsua jotzen dute. Conan britainiarrek Revengeance izenburuko hirugarren lana aurkeztuko dute Donostian; Conan suediarrek, berriz, muturreko doom metal estiloa jotzen dute, eta laster plazaratuko duten hirugarren diskoko kantuak joko dituzte. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

Igandean arituko diren Spindrift talde estatubatuarra, bestalde, Kirpatrick Thomas musikari, ekoizle eta aktoreak zuzendutako egitasmoa da. 1992an eratua, Spindriftek The Doors, My Bloody Valentine, Hawkwind, Bruce Haack eta Chrome taldeen ondaretik edaten du, eta The Black Angels eta The Dandy Warhols taldeekin jo du zuzenean. Estatubatuarren azken lana 2013ko da, Ghost Of The West filmaren soinu banda, izan ere, taldearen jarioan western zien-generoaren zantzuak ere antzematen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button