MUSIKA

Larunbatean XIII. Rudelari Eguna Gernikan

Azaroaren 22an Rudelari Egunaren 13. edizioa egingo dute Gernikan. Edizio honek egun osoko egitaraua izango du eta urtero legez berritasunak izango ditu. Aurtengo ekitaldian Gernikako kaleak, Aterpe, Zeppelin eta Astra izango dira jaialdiko kontzertu eta jarduerak hartuko dituzten agertokiak.

Goizean, Euskal Herriko reggae munduko 16 eragile desberdinok elkarlanean ateratako Sustraian Recordsen abestien bilduma barria aurkeztuko da. “Sustraian Records, Iruñerrian orain 10 urte sortutako sorkuntza espazio eta musikari zein musikazaleen topagune izan da. Besteak beste, musika jamaikarra sortzeko, grabatzeko, jaialdiak antolatzeko… helburuarekin Euskal Herri mailan erreferente izan dogun kolektiboa, hain zuzen ere”.

Geroago, herriko kaleetatik Sound system ibiltaria arituko da, bazkaldu arteko giroa alaitzeko. Arratsalderako musika eta giroa kaleetara zabalduko da berriro, eta Aterpe tabernan 19:00etatik aurrera eskarmentu handiko musikariak donostiarrek sortutako Agoteak taldearen kontzertua egongo da dohainik. Taldeak, Jamaikako roots reggae musika oinarri du. Geroago, 22:00etan, Astran kontzertu nagusiari egingo zaio lekua, eta bertan Arratians eta Smooth Beans izango dira protagonistak.

Kontzertua amaituta, Reggae Soul Brother selektore nafarrak izango dira Zeppe tabernan beraien singleak jartzen.

Informazio gehiagorako: Rudelari

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button