LITERATURA

Idazle eta ilustratzailearen arteko harremana haur eta gazte literaturan aztertuko dute Bilbon

AlhóndigaBilbao eta Ibaizabalen arteko lankidetzatik jaio da publiko guztiari (ume, gazte, guraso nahiz profesionalei) irekitako topagune hau, non esperientziak partekatu eta eguneroko irakurketaren mundu zoragarrian murgiltzeko orientazioa aurki daitekeen.

Marrazki Idatziak topaketari Jarduera honi elkarraldia izena eman diote, hain zuzen ere, bi figura hauen arteko sormenezko harremanaren gakoetako batzuk ezagutzeko unea izan dadila. Pertsonaiak nola irudikatzen diren eta horiei nortasuna nola ematen zaien, ipuin bateko pasarteak nola hautatzen diren, idazlearen eta ilustratzailearen artean alderdi batzuk nola erabakitzen diren…

Ikuspegi didaktikoa erakargarria izan daiteke hezitzailearentzat, haur- eta gazte-literaturarekiko sentikor bihurtzeko zeregina duen bitartekariarentzat, edo arlo profesional honetan hasi nahi diren guztientzat, edo, lehendik badaude ere, esperientziak egiaztatu nahi duten horientzat.

Izen-ematea Istorio Txikiak ekimenaren webgunearen bitartez egin daiteke.

AlhondigaBilbaok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button