BERTSOTAN

Elizondon Aimar Karrika izan zen onena

Larunbatean jokatu zen Elizondon 250 zaleren aurrean, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa.

Finalerako sailkapena zen Elizondon jokoan zegoena, eta badirudi presio hori hasieratik sentitu zutela protagonistek. Baina guztien artetik, Aimar Karrikak lortu zuen lehen postua, hortaz bertsolari auriztarrak lehen aldiz kantatuko du Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean.

Gainerako bost bertsolariek ez zuten hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baitzen Anaitasunako finalerako. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, Julen Zelaieta eta Migel Mari Elosegi Luze, gertu-gertuan izan zituen irabazleak.

Elizondoko saioaren ostean, erabakita gelditu da martxoaren 23an Anaitasunan finalean arituko den zortzikotea: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button