IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da Caostica zine jaialdia

Bilboko Hika Atenenoan bederatzi ikus-entzunezko lan ikusi ahal izango dira. Piezak denetarikoak izango dira, alegia, animaziozkoak, fikziozkoak eta klipak, hala nola, Berri Txarrak eta Munlet rock taldeen klipak, Maravillas (Ibon Antuñano) eta Cañon (Pablo Fermin) hurrenez hurren, Tasis (Ati) animaziozko lana, eta Esto no es amor (Javier San Roman) fikziozko laburmetraia izango dira gaur ikusi ahal izango direnak. Caosticaren inaugurazio eguna dela eta mokadu batzuk jateko aukera izango da.

Zine jaialdia Bilboko beste toki batzuetara mugituko da hurrengo egunotan. Hala, bihar, hilak 2, Deustuko Pitiusa Zabaltzan izango da 21:00etatik 22:00etara; ostegunean, hilak 3, Martzana Moilan 21:00etatik 22:00etara; ostiralean, hilak 4, Festa Bizarroa egingo dute 21:30etatik 22:00etara. Bertan, gainera, bideo jartzaileak arituko dira zuzenean. Azkenik, astelehenean, hilak 7, Caostica Alhondigan izango da 20:00etatik 21:00etara.

Egitarau osoa Costicako webgunean jasotzen da. Bertan, makina bat datu kontsulta daitezke, obren izenburuak, autoreak, proiekzio egunak eta ordutegiak eta bestelakoak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button