MUSIKA

Bizitzaren Maitasun Harian

Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte abesbatzek Bizitzaren Maitasun Harian ikuskizuna egingo dute Oñatin. Andoni Salamero poetak abesbatzarentzat espresuki sortutako poemez osatuta dago ekimena. Ikuskizunean zehar jaiotza, nerabezaroa, heldutasuna eta zahartzaroan ematen diren gertaerak kontatu eta interpretatzen dira poemen bidez. Olerkiak 13 konpositore ezberdinek musikaz jantzi dituzte.

Hitza eta musikaz gain, Oñatzeko dantzariek Andoni Salameroren poemak antzeztuko dituzte eta Joana Manzisidorrek zuzenean hainbat marrazki sortuko ditu ikuskizunaren istorioa irudikatuz.
Parte-hartzaileen artean, Jose Ramon Txintxurreta argazkilaria eta Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko txalapartariak ere topatuko dituzue. Bakoitzak, bere onena eskainiko du proiektu honetarako bereziki sortutako emankizunekin.

Egun hori heldu bitartean, abenduaren 26an, Ganbara Txikiko partaideek, hirugarrenez, Oreretako 64. Gabon Abesti Sariketa Probintzialean parte hartuko dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button