IKUS-ENTZUN

Lan-estresari buruzko zikloa, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak lan-estresari buruzko hiru filmeko programa ondu du urrian, Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutuarekin elkarlanean. Gaur bertan hasiko da, 20:00etan, Begirada bat lan-estresari zinemaren ikuspegitik zikloa klasiko baten emanaldiarekin: The Apartment (Billy Wilder, 1960).

Wilder-en The Apartment film aski ezaguna da, batez ere zinemaren historian egin den amaiera gogoangarriena duelako: “Inor ez da perfektua”. Jack Lemmon eta Shirley McClain aktoreek antzeztua, filmak CC Baxter (Lemmon) Manhattan-eko aseguru konpainiako langile baten istorioa kontatze du. Ezkongabea, bakarrik bizi da bere apartamentuan; pisua, noizbehinka, bere nagusiei uzten die, haien maitasun-zitak gauzatzeko. Mesede horien bitartez, enpresan gora egiteko asmoa dauka Baxterrek. Egora, baina irauli egingo da enpresako igogailuzaina (MacLaine ) ezagutzerakoan, izan ere, igogailuzainarekin maitemindu egingo da, baina igogailuzaina Baxterren apartamentua erabiltzen duen enpresa-buruetako (Fred MacMurray) baten maitalea da.

Filmak bost Oscar sari irabazi zituen; tartean, film, zuzendari eta gidoi onenaren sariak.

Ondoko beste bi film hauek ere proiektatuko dira: urriaren 23an, Recursos humanos (Joan Álvarez Lladós, 2012, España) eta urriaren 30ean, Bienvenue chez les ch’tis (Danny Boon, Frantzia, 2008). Urriaren 23ko emanaldian, gainera, Joan Álvarez Lladós zinegile espainiarraren En tierra de hombres (2012) film laburra ere aurkeztuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button