LITERATURA

Lan berriak irakurle gazteenentzat

Alaine Agirrek irabazitako Xabier Lizardi Saria den Hau ez da zoo bat! izeneko lana aurkeztu zuen joan den astean, eta berea ere bada Bihotza lo daukat, eta zer? (ilustratzailea Jokin Mitxelena izan da).

Ez dira ordea, udaberri honetan loratu diren titulu bakarrak, izan ere,  Txani Rodriguezek Ez naiz barazkijalea, eta zer? idatzi du (Iosu Mitxelenak ilustrazioak jarri ditu), eta Patxi Zubizarretak Elefante bat hegan (Aitziber Alonsok ilustratu du). Hauez gain, joan den astean ere Leire Bilbaok idatzitako Errontondan bueltaka (Eider Eibar ilustratzailea), eta Miren Agur Meabek idatzitako Bihotzak dun-dun  (Enrique Morente) ere kaleratu dira.

Lehen lana sari batekin horniturik dator eta hauxe kontatzen du: “Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak… “

Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi du haur literaturako Xabier Lizardi saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button