ESZENA

Lagundutako bakardadeari buruzko komedia tragiko bat

Tanttaka konpainiaren azken proposamena Arriaga Antzokian izango da ikusgai. Mireia Gabilondok, Aitziber Garmendiak eta Telmo Iruretak Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? bakardadeari buruzko komedia tragiko bat antzeztuko dute gaur, apirilaren 9an. Gaztelaniazko bertsioa apirilaren 10ean egingo dute.

“Bizitza eta haren irteerak hizketagai dituen endredozko eta gezurrez beteriko komedia bat bezala definitu daiteke antzezlan hau. Emanaldian zehar bakardade desberdinez eta ezgaitasun desberdinez hitz egiten dute, bizitzen jarraitu ahal izateko jartzen ditugun maskarez, buruko gaixotasunez, desamodioaz, suizidioaz, depresioaz eta mugitzen ez den gorputz batean bizitzeko behar den ausardiaz, burua gelditu gabe dabilenean. Baita terapia psikologikoez ere, gezurrez, traumez eta landareen zaintzaz, plastikozkoak izan ala ez, Adimen Artifizialarekiko harreman sakonez… eta beste gauza batzuez. Eta gaia hauek guztiak komediaren bidetik jasoko ditu ikus-entzuleak. Tarteka oso tragikoa den komedia batetik, hain tragikoa, ezen ez dagoen barre egitea beste erremediorik. Finean, lagundutako bakardadeari buruzko komedia tragiko bat.”

Hiru aktore daude eszenan: Luciak nortasun disoziatiboaren nahasmendua du, ondorioz Yoldi da Luciaren beste “ni” hori. Beste bi pertsonaia adimen artifizialak dira: Alexa eta Enmanuel. Martina beste pertsonaia bat izango da, psikiatra, eta ezin du bizitza jasan. Ez da gai alaba Luciari laguntzeko. Amore emango du? Agian bai.

Orain, euren bideak eta aste  honetan Arriaga Antzokiko emanaldietara joango diren ikusleenak gurutzatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button