
Aurten, martxoaren 7tik apirilaren 11ra egingo da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, eta zuen herrian euskarazko film ederrak ikusi nahi badituzue, zabalik dago emanaldia antolatzeko izen ematea.
Zirkuituan parte hartuko duten lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24an amaitu zen. Aurtengo proposamen ikus-entzunezkoan zortzi film labur erakutsiko dira herriz herri. “Eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua, gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau”.
Bada, aurtengo filmak hauexek dira: Prosopagnosia (Ekain Martinez); Plazer Bat (Sonia Estévez); Betiko Gaua (Eneko Sagardoy); Europa (Ekain Irigoyen); Pentsatzen Dut (Karmele Mitxelena); Hor Konpon (Jone Arriola); Goodbay Kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto); eta Utlandsk (Alba Lozano)
Laburbiraren hogeita bigarren edizioaren aurrestreinaldia martxoaren 6an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.