BERTSOTAN

Zigoitian, ABTko 2. finalaurrekoa

Zigoitiko Kultur Etxean jokatuko da datorren igandean Arabako Bertsolari Txapelketako 2. finalaurrekoa. Joan den astean Langraizen jokatu zen lehen finalaurrekoa, eta Manex Agirre aramaioarra izan zen onena.

Igandeko saioan honako bertsolariak arituko dira: Andere Arriolabengoa,  Iker Agirre, Iñaki Viñaspre, Jagoba Apaolaza, Serapio Lopez, eta Xabi Igoa. Horien artean, 2015eko edizioko bi finalista daudela: Iñaki Viñaspre eta Xabi Igoa. Gai-emailea Gebarako Aintzane Irazusta izango da.

Bertsolari hauek, Zigoitian lortzen duten puntuazioari 1.itzulian lortutakoa gehituko zaio eta metaketa hori izango da sailkatuko duena finalerako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button