IKUS-ENTZUN

“Laburbira” euskarazko film laburren zirkuitua, datorren astean abiatuko da

Datorren astean Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Euskal Herriko 33 herri bisitatzen hasiko da. Apirila bitartean kalitate handiko  euskarazko lanek toki askotako pantailak hartuko dituzte.

Zirkuitu ibiltaria martxoaren 9an hasiko da Sestaon eta apirilaren 5ean amaituko da Izarrako Kultur Etxean. Baina egingo duen bidean Bizkaiko, Gipuzkoako, Araba, Nafarroako hainbat herrietatik ibiliko da, baita Paris, Londres, Valentzia eta Valladolid hirietatik ere.

Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, eta jaso diren 27 lan horien artean harturiko 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira.
Honako film hauek osatzen dute XVII. Laburbira: Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea), Urak dakarrena (Marilin taldea), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza Totorika), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea). Aipatuetako batzuk 2019ko jaialdi askotan aurkeztu izan ziren, Anti Zinemaldian, Pil Pil Euskal Zine Bileran eta Harria Herria Mendifilm Festival jaialdian.

Filmak proiektatzearekin batera, zenbait herritan zuzendariek egindako lanaren gaineko xehetasunak emango dituzte  publikoaren aurrean.

Herrietan izango diren hitzordu guztiei buruzko informazio zehatza, Topaguneak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button