ESZENA

Aste honetan, “Kultur Maratila” programa Leioan

Kultur Maratila programak euskarazko ekitaldiak eskaintzen ditu urtero Leioan (antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea…), izan ere,  Leioako Udalaren Kultura Sailak Artedramarekin elkarlanean sortutako aste kulturala da. Aurten, otsailaren 1ean hasi eta otsailaren 5ean amaituko da.

Antzerkia, musika, dantza, eta oro har euskal sorkuntzarako plaza eskaintzeko xedez, seigarren urtez jarraian egingo da aurten Kultur Maratila, bost egunez. Aurtengo egitarauan, bi antzerki ikuskizun, musika kontzertu bi, musika eta literatura uztartzen dituen ikuskizun bat eta dantza saio bat izango dira atonduriko hitzorduak.

Programazioa Udane Juaristik aurkeztuko duen URBANue II erakusketarekin hasiko da. Egun horretan, inaugurazio horrekin bat eginez, Amorante musikariak kontzertua eskainiko du. Musikarekin jarraituz, Ruper Ordorikak ere Guria ostatuan lana aurkeztuko du, otsailaren 5ean. Hariak Dantza ikuskizuna ere nabarmendu behar da. Ertza dantzaren kolektiboaren lan ikusgarria da hori. Gainera, obraren ostean, solasaldia izango da Asier Zabaleta eta Harkaitz Canorekin. Beheko Larrainek konpainiak hainbat txokotan egiten ari diren Atte hil aurretik eskainiko du ostegunean, hilak 2.
Larunbatean saio bikoitza izango da: alde batetik antzerkia, ATX Teatroaren Fakiu ikuskizunarekin, eta The Pogues taldeko kide den Shane Mcgowanen Euskal Herriarekiko zuen harremanaren historia plazaratzen duen Shane Mcgowanen gibela saioa, Gibelurdinek Musika taldearekin eta Unai Elorriaga idazlearen testuekin osaturik dagoena.

Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditorium eta Erakusketa Gelan burutuko dira.

Informazio zehatza, hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button