
Laburbira ekimenaren hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta beste urteetan bezala, euskarazko ekoizpen interesgarrienak pantailaratuko ditu Euskal herriko hainbat txokotan.
Euskarazko film laburren zirkuituak 8 film labur dakartza aurten, eta bere XIII. edizioak 27 herri bisitatuko ditu, tartean Paris, eta diasporako hainbat herritan ere izango da.
Otsailaren 25etik martxoaren 20ra, honako herrietan ikusiko dira filmak: Araia, Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Bergara, Berriozar, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Guardia, Hernani, Hondarribia, Igorre, Larraintzar, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Sondika, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil eta Zumaia.
Eta filmak ere ondorengoak dituzue: Zea Bingo. 2015. Ane Urkiola; Erreplika. 2015. Iñigo Gaiton Gonzalez De Txabarri; Jorrai. 2015. Uda Films; Fishura. 2015. Yago Mateo; Bere bizitzetako bat. 2014. Aitor Gametxo; Brunilda. 2015. Eriz Alberdi; Hartz Txiki. 2015. “The Arlotes”, Uraitz Soubies; eta Semeak. 2015. Iker Azkoitia.
Euskarazko filmekin gozatu nahi?