ESZENA

“Hi(ZKI)bridoak” kultur egitarauaren azken saioa

Aurtengo Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren azken saioa azaroaren 29an izango da, eta hitzordu horretan, Piszifaktoria Ideien Laborategiak Hau gerra bat da ikuskizuna estreinatuko du. Zita, Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera.

Hau gerra bat da pieza diziplina anitzeko (hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa) ikuskizuna da, eta bidaia bat gerraren barrunbeetara proposatzen du, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena. Izan ere, formatu berritzaile batekin publikoak erabakiko du ikuskizunaren garapena. Istorio ez-lineala bat da, gerra bat nola.

“Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da.”

Oholtza gainean, Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga arituko dira. Dramaturgia eta zuzendaritza Mikel Ayllonen eskutik dator, eta musika Igor Arzuagak jarriko du.

Ikuskizun horrek 2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button