IKUS-ENTZUN

Labo 2011, Film Labur Esperimentalak Tabakaleran

Aurten, Clermont-Ferrand Zinemaldiko 33. edizioa otsailaren
4tik 12ra bitartean burutu da eta bertan aurkeztu da mundu mailan egin diren ekoizpenen lagin garrantzitsu bat, hainbat sail eta ziklo tematikotan antolatuta.
Tabakalerak eta Donostia Kulturak bat egin dute berriz ere Labo zikloa antolatzeko eta lan esperimentalen sorta zabal eta ezinbesteko hau eskaintzeko.
Labo 2011 zikloa osatzen duten 40 film labur esperimentalak, 5 multzotan banatuta, asteartetik larunbatera proiektatuko dira 20:00etan. Aurten proiekzioak Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira, ez Tabakaleran.

Labo sailaren helburua azken urtean ekoiztu diren lan berritzaile eta esperimental garrantzitsuenen bilduma aurkeztea da. Aurtengo hautaketak argi erakusten du izaera arau-urratzaile eta hibrido hori. Bertan euskarri, teknika, formatu eta ikuspuntu ezberdinak kausituko ditugu, eta adierazgarria ere bada, bereziki, animaziorako joera.

Labo zikloari amaiera emateko, larunbatean, otsailak 26, 18:00etan, Antzoki Zaharrean, Labo: 10 esperimentatzen mahai ingurua egongo da proiekzioen aurretik. Koldo Almandoz, Gerard Cairaschi, Iñigo Salaberria eta Xavier Fayet bilduko dira.
Film laburren proiekzioen osagarri gisa, Anatomie du Labo 4 erakusketa ere aurkeztuko da, Laboko filmetan oinarritutako marrazki hautaketa bat.

Tabakalerak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button