MUSIKA

Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 45. edizioa hastear

Ekainaren 29tik uztailaren 3ra, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 45. edizioa egingo da. Jaialdiak gaur egun munduan egiten den jazzik onena erakutsiko du, baina beste aldetik, musikari gazteenei laguntzeko Europako eta Hirugarren Milurteko Taldeen Lehiaketa antolatzen du.

Getxotik abiatzen den jaialdia publikoari eskaintzen dion musikaren aniztasunagatik eta kalitateagatik nabarmentzen da, beti ere, nazioarteko jazz panoraman ospe handia duten artista handien parte hartzea bermatzen baita.

Gaur abiatuko da GetxoJazz jaialdia talde lehiaketan parte hartzen duen Archipélagos taldearekin, eta geroago, Melissa Aldana Quartet taldearen kontzertua izango da.

Datozen egunotan parte hartuko duten beste talde batzuk honako hauek dituzue: Filippo Deorsola Group, Cyrille Aimée, Loek Van Den Berg Quintet, Fred Hersch Trio, Symbiosis 5, Ron Carter “Foursight”, eta Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola & their band.

GetxoJazz jaialdiaren gaineko datuak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button