MUSIKA

Iruña Musika Ekintza ekimenaren kontzertuak

Otsailaren 13tik 24ra bitartean, Iruña Musika Ekintza jaialdia garatuko da Iruñeko Kondestable Civivoxean. Kontzertu interesgarriez gain, haurrentzako jarduerak ere antolatu dira egunotan.

Gaur hasiko da ekimena biolin eta piano bikote jotzaile baten kontzertuarekin: Alexis Hatch eta Natalie Achawamova. Lehena Alexis Reina Sofia Goi-mailako Musika Eskolako Biolin katedran ari da ikasten, 2020tik hona. Hiru urte zituela biolina jotzen hasi, eta 10 urte zituela aritu zen lehen aldiz bakarlari orkestrarekin. Natalie bost urterekin hasi zen pianoa jotzen. 2015eko urrian, inoizko pianistarik gazteenetako bat izan zen Varsoviako Chopin Piano Lehiaketan parte hartzen. 2020az geroztik, Reina Sofia Goi-mailako Musika Eskolako Piano Katedran ari da ikasten.

Datozen egunotan honako musikariek hartuko dute parte: Parisko Soinuak (klarinete eta piano bikotea, hilak 15); Dúo 2’art (txirula eta pianoa, hilak 17); Synthèse Quartet (saxofoi laukotea, hilak 20); Alaiz Laukotea (klarinetea, biolina, biola eta biolontxeloa, hilak 22); eta Érable Boskotea (bi biolontxelorako boskotea, hilak 24).

Iruña Musika Ekintza ekimenaren gaineko xehetasun guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button