Arriaga Antzokiak La Fura dels Baus konpainiak onduriko Carmina Burana klasikoaren 12 emanaldi eskainiko ditu urriaren 6ra arte.
Kritikak dioenez, ikuskizun hau konpainia ospetsuaren arrakastarik handiena da dagoeneko, bere historia osoan emanaldi eta bira gehien izan dituen ikuskizuna baita. Orain, Bilbon dago, Arriaga Antzokian, eta urriaren 6ra bitartean dozena bat emanaldi atondu dira Carl Orffen musika indartsuarekin zoratzeko.
“Ikuslea, eszena hunkigarrien, efektu berezien eta baita lurrinen bitartez ere, egile alemaniarraren musikan murgiltzen da, zeina eszenan dauden 50 artista baino gehiagoren parte-hartzearekin interpretatzen baita zuzenean. Agertokian, zortzi metroko diametroa duen zilindro batek musikariak inguratzen ditu, eta bertan proiektatzen diren irudi batzuek obra osoa irudikatzen dute, hasieratik amaierara: ilargi erraldoi bat, urtze-aldia, lore-estasi bat, zuzeneko mahats-bilketa bat, tabernak, garabietatik zintzilik dauden abeslariak, ardotan murgildutakoak, ura eta sua… horixe da Carmina Burana.”
Piezaren eszena-zuzendaritza eta eszenografoa Carlus Padrissa da (La Fura dels Baus), eta musika-zuzendaritza César Beldaren eskutik dator, eta Orquesta Sinfónica Chamartín izango da bertan. Ahotsak Amparo Navarro, Ángel Martinez, Hevila Cardeña, Lorenzo Moncloa, Rajiv Cerezo, Raquel Cruz eta Adrián Espadak jarriko dituzte.
Antzezlana paregabea, bizia eta zirraragarria da, atonduriko eszena hunkigarrien, efektu berezien eta usainen bidez.