LITERATURA

“Kristalezko begi bat” liburuari buruzko solasaldiak

Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1972) Kristalezko begi bat bere nobela berriari buruzko hainbat hitzaldi emango ditu hil honetan. Pintoreak autorretratua margotzen duen gisan idatzi du Meabek eleberri hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da.

Gaur bertan, maiatzak 13, Igorreko kultur etxean egongo da, 17:00etan; bihar, maiatzak 14, Baionako Erakustokian, 19:30ean; etzi, maiatzak 15, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan, 19:00etan; eta etzidamu, maiatzak 16, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, 20:00etan.

Maiatzaren 21ean, 17:00etan Ziortza-Bolibarren izango da, eta 31n, berriz, Eako HEA elkartean, 19:30ean.

Honela dio lekeitiarraren liburuak: “Begi bat galdu nuen, ezkerrekoa, hamahiru urte nituenean. Ama hil zitzaidan, hiru hilabete eta erdian, obarioetako minbiziaren kausaz, hogeita hamazortzi urte nituela.

Orain dela urte batzuk banatu egin nintzen. Ahoberokeria polita litzateke esatea senarra urrundu izanaren errua literaturak daukala, gauza jakina dela gizonek, oro har, ez dituztela gogoko izaten liburuak idazten dituzten emakumeak. Hala dio Marguerite Durasek Idaztea liburuan. Baina ez: senarrak urte luzez maite izan ninduen, eta neuk bera, eta bata bestearentzat izan ginen. Hala ere, halako batean batak bestearengandik itxaroten zuena jasotzen ez hastea, horixe bihurtu zen gure ontziaren azpiko baga. Orduan bai, beste maitasun hori, idazkuntzarekikoa, jarri zen bion artean…”.

Nobela osorik irakurtzeko: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=narr100

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button