IKUS-ENTZUN

“Pantalla Fantasma” muturreko jaialdia abian da

Bilboko Puerta espazioan egin ohi da, urtero, Pantalla Fantasma zine-jaialdia; aurten, laugarren edizioa izango da, eta bertan izena emateko epea zabaldu dute. Jaialdiak, ikus-entzunezko lan “mugakoak, muturrekoak, txikitzaileak, arraroak…” ditu ardatz. Bazterreko lanak bilatzen dituzte, baina gehienez 40 minutu iraun behar dute.

Bada, ikus-entzunezko proposamen iraultzailerik esku artean izanez gero, adi: lanak DVD formatuan bidali beharko dira edo on-line (wetransfer, dropbox, copy, vimeo, youtube…), eta fitxategiak codec H264 edo Mpeg DVD PAL formatukoak beharko dute izan.

Aipatu denez, 40 minutukoak izango dira gehienez. Horrekin batera izen-emate fitxa bat bete beharko da. Epemuga, berriz, urriaren 10a izango da.

Jaialdiaren manifestuan Luis Buñuel zinegilearen aipu bat bildu dute: “Pantailaren betazal zuriak bere duen argia islatuko balu, unibertsoa leherraraziko luke”.

Informazio guztia: pantallafantasma.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button