ESZENA

Beasaingo eta Ordiziako Udalek “Antzerki Garaia” jaialdia antolatu dute

Antzerkia oro har, eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzen duen Antzerki Garaia jaialdia asteburu honetan hasi, eta apirilera bitartean luzatuko da. Guztira zortzi antzezlanek osatzen dute aurtengo egitaraua, eta horietatik bi izango dira gaztelaniaz. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

Ordiziako Herri Antzokian hasiko da 2024ko Antzerki Garaia ekimenaren egitaraua Pako Revueltasek zuzendutako Obsoletus piezarekin. Anodino taldearen produkzio horretan honako hau kontatzen da: “Fabrika ixteko protesta jendetsua ahulduta dago; Ione eta Elias baino ez dira geratzen. Baina Txarlik itxaropena ekarri du. Akordioak lortu ditu, baina baldintza batekin: berehala utzi behar dute itxialdia. Gaur egungo gizartean, borrokak badu zentzurik, ala zaharkituta geratu da? Agian, gauzak aldarrikatzea da zaharkituta geratu dena? Ustezko terroristei eta lokartutako gandhiei buruzko komedia originala. Antzezlan honetan, lan-gatazka eta botere-galera dira ardatz. Langileak ez daude eguneratuta; dagoeneko galduta duten joko batean ari dira jokatzen. Formak, agian, ez daude desfasatuta. Beharbada, asmoak izatea da desfasatuta dagoena.” Urtarrilean egingo den beste emanaldia, 19an, Baginaren bakarrizketak izango da.

Eta datozen asteetan ikusiko diren obrak honako hauek dituzue: Almazenean, Búho, Posdatarik gabeko gutunak, Esnearen kolorekoa, Sexpiertos, eta La sed del minotauro.

Egunez eguneko egitarau osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button