ESZENA

Biluzteko gogoz?

Loraldia Festibalak Jokin Oregik, Mireia Gabilondok, Garbi Losadak eta Fernando Bernuesek sortutako Strip-tease izenburuko lau pieza labur ikusteko parada eskainiko du, martxoaren 24an eta 25ean, 20:00etan, Arriaga Antzokian.

Lau pieza horietan strip-tease gaia sormen iturria izan da eta hari probokatzaile honetatik tiraka, “biluzteari ekiteko lau era ezberdinen lekuko izango gara” Loraldia Festibalean.

Strip-tease antzezlanaren piezak 10 eta 20 minutu arteko luzaera dute, eta titulu hauek dituzte: Orduan, ez naiz biluztuko? (Strip-tease hitza entzun orduko irudiak, galderak, kitzika, kezkak, adostasunak, itzal eta argiak pilatzen zaizkigu buruan. Lau aktore strip-tease casting batera aurkezten dira); Lady Godiva: ikusten ez dena, ez da (XI. mendean, Lady Godiva izeneko emakume bat Coventry konderri ingeleseko kalez kale paseatu zen, zaldi baten gainean eta biluzik); Zutaz blai (Garun paralisia sufritzen du eta gurpildun aulkian mugitzen da Telmo Irureta aktorea:  Bbiluztuen eta biluztearen desioak jorratuko dira pieza honetan); eta Begirunea (Protagonistak bere aitonaren gauzen artean aurkitzen du emakume biluzi baten argazki bat).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button