BESTELAKOAK

“Batean hiru: poetika berriak zeramikan”

Bilboko BilbaoHistorikoko ExpoGelan, Tres en una: nuevas poéticas a través de la cerámica (Batean hiru: poetika berriak zeramikan) izeneko erakusketa paratu da. Proposamenak ekainaren 22ra bitartean ikusi ahalko dira.

Ekimen kolektiboa da hor antolatu dena, izan ere, EHUko Máster en Cerámica: Arte y Función izenekoan aritzen diren hainbat ikasleren lanek osatzen dute erakusketa.

Egitasmoak Bilbon dagoen zeramikaren inguruko ikuspegi artistikoa ematen du. Konbergentzia espazio honetan, zeramikaren inguruan dauden balore berriak ikusarazi nahi dira, eta era berean, erakutsi material honek eskaintzen dituen ahalbideak: kontzeptutik teknikara eta teknikatik kontzeptura; moldeak erabiltzetik, zeramika industrialeraino, moldaketa klasikotik pasatuz.

Ana Berenguer-ek komisariatzen duen erakusketa honek arte garaikidearen kontzeptua eta diseinua eta ilustrazioa separatzen dituen etiketak apurtu nahi ditu, eta era berean, elkarrizketa berrietarako espazio sortu nahi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button