BESTELAKOAK

Kultura-programazio proposamenak aurkezteko deialdia, Getxon

Getxoko Udalak, Kultur Etxearen bitartez, datorren urterako kultura-programazio proposamenak aurkezteko deialdia abian jarri du, urtarrilaren 10era arte.

Ikusizko arteak, arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoa, literatura, artxibategiak eta liburutegiak, museoak, ondarea, artisautza, bestelakoak, bideo-jokoak, diseinua dira balioetsiko diren diziplinak.
Ekimen horren helburua da getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetu, horrexegatik burutu, idatzi edo diseinatutako lan artistikoak ekoiztu, landu edo banatzen dituzten bertako pertsona juridikoei zuzenduta dago.

Proposamen guztiak Muxikebarri zentroko aretoetan edo Romo Kultur Etxeko areto nagusian programatu ahal izateko diseinatuta egon behar dira, eta Kultur Etxeko teknikoek hautatuko dituzte proiektu irabazleak.

Aukeratutako proiektuak Getxoko Kultur Etxean zehazten duen agertokian erakutsiko dira 2021 urtean zehar, egoerak horrela ahalbidetzen badu.

Deialdiak 100.000 euroko diru kopurua dauka.

Ekimen honi buruzko informazio osoa www.getxo.eus/kulturadirulaguntzak estekan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button