ESZENA

Kultura plazara! ekimena Gasteizeko plazetan

Gasteizeko Kultura plazara! programak dantza, txotxongilo, magia, zirku, antzerki eta musikaren inguruko 13 ikuskizun eskainiko ditu bertako plazetan uztailaren 1etik irailaren 4ra arte.

Hilabete horietan Euskal Herriko eta beste probintzia batzuetako artisten eta konpainien sormen-lana ezagutzeko aukera egongo da. Edizio honetan, herriko eskaintza babestu nahi izan dute antolatzaileek eta Gasteizko hainbat talde ere arituko dira programan: Zurrunka & La Semilla Voladora, Amestu Antzerkia, Koilara teatro, Proyecto Larrua, Az! Arabako zirkolariak, eta Nena y los Broncos edo Chico Casete musika taldeak.

Datorren astean, uztailak 1, izango da inaugurazio ekitaldia Zabalgana Gizarte Etxeko plazan, 19:30ean, Edu Manazas konpainiaren Meraki ikuskizunarekin. Uztailaren 3an,  Hortzmuga teatro konpainia bizkaitarraren Agurea, urpekaria eta itsasoa ikusteko aukera egongo da Judimendiko parkean, 19:30ean. Uztailaren 8an, Zirko Txosko konpainia bikainak akrobazia, aireko teknikak, magia eta umorea uztartzen dituen Tavole pieza ikusteko abagunea egongo da, Konstituzio plazan, 19:30ean.

Egun horien osteko ikuskizun guztiak zertan diren ikusteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button