IKUS-ENTZUN

“Dantza” filma, itsasoz bestaldean ere ikusgai

Telmo Esnal zinegile zarauztarraren hirugarren film luzea da Dantza. Makina bat tokitan izan da ikusgai, eta bidaia luzeak egin ditu herrialde askotara. Orain itsasoz bestaldean ere ikusgai izango da, eta Argentinako eta AEBtako 10 hiritan ikusiko da apirila eta maiatzean, Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, irailean, eta joan den Nantesko Zinemaldian hasi zuen nazioarteko bira. Datozen hilabeteetan Dantzak nazioarteko beste hainbat jaialditan hartuko du parte.

Apirilaren azken egunetan Argentinan izan da ikusgai, eta AEBtako bira apirilaren 28an hasi zen. Maiatzaren 1ean, Ontarion (Oregon) izango da ikusgai, eta 2an, Boisen (Idaho) izango da Dantza ikusteko aukera. Gero, San Franciscon, Los Angelesen, Renon (Nevada), New Yorken eta  Washingtonen izango dira emanaldiak.

Dantza, “tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da. Asmo handiko sormen-apustu handia egin du zinemagileak film honetan; Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button