ARTEA

June Cresporen eskulturak Rekalde Aretoan

Bilboko Rekalde Aretoan June Crespo (Iruñea, 1982) artista gazteak paraturiko AMATISTA izenburuko erakusketa ikus daiteke otsailaren 24a bitarte. Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako Barriek programaren bitartez gauzatu da.

Crespo Bilbon bizi da, eta Arte Ederretako ikasketak egin ditu UPV/EHU-n. Otsailaren 24a bitarte zabalik dagoen erakusketa honetan eskaiolaz, altzairuzko ziriz eta material grafikoz egindako eskulturak paratu ditu. Eskultura horiek zutabe edo egituren antzera oinarritzen dira.

Hala, modu esperimentalean jorratzen du irudiaren erreprodukzioa, eta arte grafikoaren eta eskultura-instalazioen eremuan erabiltzen du. Eskultura diziplina zabal gisa ulertzen du, ez dio mugarik jartzen. Horren isla bere prozesu artistikoaren emaitzak dira, hala nola, assemblage-ak, collage-ak, eta eskaner, fotokopia edo bestelako teknologiekin erdietsiriko irudiak.

“Prozedura hori bide erdian dago object trouvé surrealistaren eta bricoleur estiloaren logikaren artean, eta, hala, bildutako materialekin egindako afekziozko-elkartzezko keinu bat izaten da bere eskulturen eta irudien abiaburua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button