LITERATURA

Kritiko berrien ahotsa kritika literarioan

Aste honetan, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Utriusque Vasconiae argitaletxearen eta  EHUko Euskal Literaturako katedraduna den Jon Kortazar adituaren eskutik, Euskal Prosa Aztertuz – Kritiko Berrien Ahotsa liburua aurkeztu da.

Irakaskuntza-arloan, eta are gehiago literatura irakasten denean, batzuetan, ikasleek ekarpen sakonak egiten dituzte aztertzen ari diren testu eta egileei buruz, eta ekarpenen sakontasun horrek harridura sortu eta gainditu ere egiten du gai horren alderdi batzuei buruz irakasleak aurretiaz zeukan jakintza bera ere.

Hori gertatu zitzaion, hain zuzen ere, Jon Kortazar irakasleari 2009-2010 ikasturtean Gaur egungo joerak euskal literaturan irakasgaia eman zuenean. Esperientzia haren fruitua da Euskal Prosa Aztertuz – Kritiko Berrien Ahotsa liburua.
Liburu horretan, Jon Kortazarren zuzendaritzapean, ikasle haietako batzuek (Miren Arbilla, Maitane Alonso, Maialen Arnedo, Mikel Artola, Ane Badiola, Lierni Etxeberria, Leire Gandarias, Estitxu Irisarri, Miren Mujika, Aitziber Otsoa eta Garazi Rota) parte hartu dute, eta euskal literaturako gaur egungo autore handien ipuinak eta eleberriak aztertu dituzte, hala nola: Harkaitz Cano, Harkaitz Zubiri, Eider Rodriguez, Inazio Mujika Iraola edo Pako Aristi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button