BESTELAKOAK

“Datorkigunea” foroa

Datorkigunea gogoeta eta proposamen foroa da gazteriaren ikuspegitik, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentua, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dutena.
Irailean jarri zen abian Datorkigunea programa Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Ekimenaren helburua euskal gazteen ikuspegitik egungo eta etorkizuneko erronka handien inguruko gogoeta eta eztabaida sustatzea da.

Lehenengo edizio honetan, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako berrogei gaztek, garrantzia akademikoko pertsonek osatutako Batzorde Aholkulariak gainbegiratuta, bi gai landu dituzte: Gazteen parte-hartzea, bide berrien bila eta Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin?

Era berean, 2011-2012 ikasturtean egingo den Datorkigunea ekimenaren bigarren edizioko prestaketak hasi dira. Maiatzaren 15era bitartean eman dezakete izena parte hartu nahi duten gazteek.

Hemen duzue informazio guztia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button