IKUS-ENTZUN

Nokodek bideo-sormen mostra

Nokodek bideo-sormen mostra interesgarri bat da, non bideoa, arte eszenikoak, musika eta performancearen topaleku esperimentala egituratzen den. Nokodek Banda Bat elkarteak antolatutako jaialdia da.

Jaialdi mutante honek egitarau osatuago bat aurkezten du aurten, bere bosgarren urteurrena ospatzeko. Hortaz, ekimen ugariko edizioa izango da hau, eta denetarik egongo da: sormen tailerrak, fanzine bat, bideo erakustaldia publiko ibiltariarentzat, bideo instalazioak, zine soinuduna, performanceak, Butoh dantza, ikus-entzunezko zuzenekoen zurrunbiloa,….
Horrez gain, aurten, nazioarteko bideo selekzio bat aurkeztuko dute, kaleetan zehar ikusgai egongo dena QR pegatina batzuen bidez.

Asteburu interesgarria, Donostiako Guardetxetik pasatzen denarentzat. Eta datu guztiak jakin nahi badituzue, Nokodek ekimenaren webgune potoloa begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button