IKUS-ENTZUN

Bartzelonako Zinemaldia.cat jaialdia egingo da hil honetan

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu ohi duen Zinemaldia.cat jaialdia otsailean egingo da, 5etik 27ra bitarte, Bartzelonako Girona aretoetan. Aurten, sariak dirutan emango dira, estreinakoz, eta guztira hiru Txapela D’Or banatuko dira: dokumentalik onena, fikziorik onena eta euskarazko filmik onena.

Epaimahaia Euskal Herriko eta Kataluniako zinegileek osatuko dute: Judith Colell, Núria Vidal, Marc Martínez, Aritz Lekuona eta Hammudi Al-Rahmounillor.

Lehiatuko diren filmen harira, batzuk aipatuko ditugu: Fikzioan, Lasa eta Zabala, Loreak eta Negociador. Dokumentalen atalean, berriz, Ateak zabalduz, Lantada eta Echeverriatik Etxeberriara.

Horretaz gainera, txikientzako egitaraua ere izango da aurten, Txo! izenburupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button