ARTEA

Ekintza errealetan oinarrituta

Erakusketa errealitatearen eta fikzioaren artean dagoen kontaketa da, eta, izenburuak adierazten duenez, pentsatzera gonbidatzen du: benetako historia batean oinarritzen da ala… ez hainbeste?

Proiektu hau gure errealitatearen aurpegi ugariei buruzkoa da, eta kontatzeko dokumentua, fikzioa, ipuina eta gure testuinguruari forma ematea eta azaltzea ahalbidetzen duten estrategia guztiak erabiltzeko beharraz dihardu.

Espazioa kateatutako 8 jazoeratan dago egituratuta, eta 90 lanetan barrena narrazio-estrategiak, interes tematikoak eta bildumaren historia bera txirikordatu dira. Erakusketa artista-koaderno txiki batekin hasten da. Horko marrazkiak, koadernoko orrialdeetatik askatuta, lagun izango dira ibilbidean zehar, norberaren zeharkaldia eraikitzen duenaren ikuspegitik.
Artista aipatzen da, historien kontatzaile gisa, jakintsu gisa eta mitoen narratzaile gisa, auto-asetzetik gero eta urrunago. Mitoa gogoratzen da, distopia seinalatzen da.

Azkenik, diskurtso modernoa berrikusten duten proposamenak jasotzen dira, estrategiak erabiliz egungo sistema krisian jartzen dutenak, eta jarrera politiko eta estetiko urratzaileak edo teknologia eguneroko dimentsiora berreskuratzea proposatzen dituztenak, jolasaren edo ingenioaren bidez, do-it-yourself diskurtsoaren pean.

Artium-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button