ESZENA

Kultur jarduera ugari “Kultura Auzoz Auzo” programari esker

Bilboko Udalak, ekainaren 23tik 26ra arte, Kultura Auzoz Auzo programa jarriko du abian, eta hala, kultura eta kaleko animazioa Bilboko auzo guztietara hurbilduko dira. Hiriko zortzi barrutietan doako 42 hitzordu antolatu dira.

Guztira, tokiko 20 konpainia izango dira arituko direnak, Argentinako Brassass konpainiarekin batera, eta talde horiek zirku ikuskizunak, kontzertuak, kale antzerkia, maskaradak, kalejirak, fanfarriak eta erraldoien desfileak eskainiko dituzte.

Honako konpainia, talde eta artista hauek hartuko dute parte Kultura Auzoz Auzo jaialdian: Dixiemulando, Afrika Ruge Kawadeni, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Afro Sound System, Orkresta, Brazztet Mv, Brassass, Zo-Zongó!!!, Granujas A Todo Ritmo, Rebeldes Del Swing, Panpotx Kultur Elkartea, Sugarri Show, Mairuek Gaztediko Erraldoiak, Marmara Marching Band, Charlot Jazz Band, Batukale Samba, Zirkozaurre, Zazpikale Folklore Elkartea, Barkoxeko Etxahun Alkartea, eta Crazy Jazzers.

Ikuskizunei buruzko informazio guztia, ordua, tokia eta abar, esteka honetan kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button