LITERATURA

Idazle Eskolaren graduondokoa

Idazle Eskolaren graduondokoan  izena emateko epea zabaldu dute., urriaren 14ra bitartean. Hezkuntza Sailak homologaturiko graduondokoa da, eta bertan euskal literaturako hainbat izen izango dira eskola ematen, hala nola, Edorta Jimenez, Pako Aristi, Tere Irastorza, Itziar Gomez, Kristina Lasa, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Xabier Lopez.

Ikastaroa urriaren 22an hasiko da, eta helburu zehatzak ditu: “Ikasleak euskaraz edozein testu-mota idazteko gaitzea, dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala. Baita norbere testuak zuzentzen ikasi eta beste batzuei idazten erakustea ere. Horretarako ikasketak praktikoak izango dira”. Horretarako hasieratik ikaslearen gaitasunak izango dituzte ardatz.

Metodologiari dagokionez, graduondokoa bi ikasturtetan egiten da. Orotara 300 ordu. Ikastorduak larunbatetan izango dira, goizeko 09:00etatik 13:30etara, Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan. Ikasleek tutoritza pertsonalizatua izango dute.

Prestakuntza honekin loturiko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button