LITERATURA

“Itsasoa Hitzez eta Ahotsez” ekimena Durangon

Joan den urtean Sarri, Hitzez eta Ahotsez izeneko ekitaldia antolatu zen Durangon, Joseba Sarrionandiaren literaturaren inguruan, eta oso harrera ona izan zuen. Aurten berriz, Sarrionandiaren literaturan oso esanguratsua den gai baten inguruan ardaztu da ekimena, eta Itsasoa Hitzez eta Ahotsez antolatu dute. 

Ekitaldien artean, Eider Rodriguezek hitzaldi berezi bat eskainiko du: Itsasoa da bide bakarra titulupean. Hitzordua, Durangoko Museoan izango da, urtarrilaren 27an, iluntzeko 19:00etan.

Idazle oreretarraren lehen saiakera liburua da hau, eta Utriusque Vasconiae argitaletxearekin kaleratu du. Aurretik, Rodriguezek Eta handik gutxira gaur, Haragia eta Katu jendea ipuin liburuak kaleratu ditu.
Obra berri honetan, Sarriren 1981 eta 2001 urteen artean argitaratutako lanetan itsasoak duen pisua aztertu du Rodriguezek, izan ere, bere izkribuetan itsasoa ez da itsaso soila: Euskal Herriaren gatazka politikoaren sinboloa da.

Astearteko zitaren ostean, literaturari buruzko tertuliak egingo dituzte zaleek, otsailean eta martxoan, Durangoko Udal Bibliotekan. Hauen ostean, eta ekimenari amaiera ederra egiteko, herri errezitaldi bat egongo da apirilaren 24an, Durangoko Plateruenean. Bertan Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre edota Pako Aristiren testuak irakurriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button