ESZENA

Kukai dantza taldearen eskutik “Chillida eta Oteiza dantzan” ikusgarria

San Telmo Museoaren San Telmo Bizi programaren barruan, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan izeneko erakusketara bisita bereziak egiteko ekimenak antolatu dira, zuzeneko musika eta dantzarekin. Oraingo honetan, hilak 14, Kukai Dantza Taldearen eskutik, Chillida eta Oteiza dantzan ikusgarria programatu da. Kukai Dantza Taldeko dantzariekin batera Maite Larburu musikaria arituko da.

Programak Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du, eta beti ere, musika, dantza eta poesiaren bidez, erakusketa begiratzeko era berri bat eskainiko da. Programa horretako jarduerak irailera arte garatuko dira.

Hortaz maiatzaren 14an, ekainaren 10ean, eta uztailaren 8an eta 29an, Chillida eta Oteiza dantzan pieza eskainiko du Kukai Dantza Taldeak. Hurrengo saioa, abuztuaren 27an izango da eta San Telmo Gaua titulupean garatuko da.
Azkenik, irailaren 14an, literaturaren txanda izango da Chillida y Oteiza. Escultura y poesía saioarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.