BESTELAKOAK

Irratirako antzerkigintzari buruzko lehiaketa

Radio Vitoria EITBk eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiak antolatua, Carlos Pérez Uralde Irrati-Antzerkiaren Lehiaketaren estreinako edizioa abiatu dute, irratian eginiko antzerkigintza sustatzeko xedearekin.

Egitasmoak aurkezteko epea uztailaren 26ra arte dago zabalik, eta euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkez daitezke. Sariak ondokoak izango dira: euskarazko eta gaztelaniazko lan onenek mila bina euro jasoko dute, eta bigarrenek, berriz, mila bana euro.

Irratigintzan, antzerkigintzan edo kultura kudeaketan eskarmentua duten lagunek osatuko dute epaimahaiak. Radio Vitoria EITBk ekoitziko ditu proiektuak, eta Nazioarteko Antzerki Jaialdia egiten den bitartean emitituko ditu, 2013ko urriaren 14tik aurrera. Principal antzokian ere antzeztuko dira lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button