IKUS-ENTZUN

Saio berezia FAS zineklubean

 

Gaur, azaroak 11, FAS zineklubak Impresiones en la alta atmósfera (José Antonio Sistiaga, Espainia, 1989) eta En un paisaje imaginado (Josu Venero, Euskadi, 2012) lanak eskainiko ditu. PreZINEBIrekin elkarlanean egindako emanaldia izango da gaurkoa. Lehenengo, jazz kontzertua egongo da Juan Ortizekin. Beste aldetik, saioa ez da ohiko tokian izango, eta Campos Elíseos Antzokian, Cúpula aretoan izango da, 20:00etan.
Saioa aurkezteko Josu Venero eta José Antonio Sistiaga (margolaria eta zinemagilea) bertaratuko dira.

Ikusiko den obra, “José Antonio Sistiagaren filmografian barrena eginiko ibilbide bisual eta dinamikoa da. Lan honen bitartez haren lan piktoriko oparo eta garrantzitsua, eta lan erotikoa ezagutuko ditugu, baita artistaren bizipen pertsonal kutunenak ere. Artistaren hausnarketen eta esperientzien hari eroalea bere filmak eta margoak egiteko erabili ohi dituen paisaietan barrena eginiko bidaia da; hantxe aletuko du artistak bere bizitza eta obra, elkarrizketa batean”

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button