ESZENA

“Gabriel Gabrielle” obra Lekeition

Barikuan, abenduak 13, 22:00etan, Lekeitioko Ikusgarri aretoan, Atx Teatrok Gabriel Gabrielle obra eszenaratuko du. Testua Kepa Ibarra Erkorekak idatzi zuen 1992an. Gero, 2000. urtean, Cafe-Bar Bilbaok antolatzen duen antzerki laburreko lehiaketako saria jaso zuen gaztelaniazko bertsioan. Geroago, Gaitzerdi konpainiak estreinatu zuen gaztelaniazko eta euskarazko bertsioan.

Atx Teatrok helarazi digun oharrean esaten da, “Gabriel Gabrielle lanak gizakiaren kontraesana dakarrela eszenara. Aurpegi biko txanpon bera. Besteen aurrean izan gura duguna eta benetan garena. Zirkoa eta gudua, pailazoa eta militarra. Gure bizitzetan antzera, drama, komedia eta aldarrikapena aldi berean. Momentu bakoitzean dugun izaera erakusten jakin behar dugu, ostantzean, abandonatuta geratzeko arriskuan egongo gara”.

Bere lurraldean ere atzerritar sentitzen den pertsonaia maitagarri honek barre, negar eta hausnarketarako bidea emango digu.  Gabriel Gabrielle ikuskizun dinamikoa da, lehenengo unetik publikoa harrapatzen duen pertsonaia maitagarriarekin. Klown eta groteskotik bakardade eta ezintasuneko dramara eroaten gaituen ikuskizuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button