BESTELAKOAK

Birmoldatu proiektua

Praktika artistiko, sortzaile zein kulturalen bidez espazio hutsak birmoldatu dituzten nazioarteko ekimenen biltegia da Birmoldatu.

Ekimenaren txostenean garatzen den bezala: “Ikertu diren ekimenak gehienbat espazio komertzial hutsetan eta nolabaiteko balio historikoa duten berreskuratutako eraikuntzetan garatzen dira. Ekimenak instituzio publikoek edo elkarte pribatuek sustaturikoak dira, karitatezkoak direlarik hauetako asko. Erabiltzaileei dagokionez, era guztietako jendeari zuzentzen diren proposamenak daude”.

Proiektu interesgarri eta berritzaile honen atzean Irune Jimenez dugu. Berarekin jarri gara harremanetan honetan guztietan sakontzeko asmoz.

– Nondik dator proiektua?

Proiektuaren jatorria El Pais egunkariaren kultura atalean kaleratuko Rem Koolhas-en Cronokaos erakusketari eskainitako artikulu batean dago. Hura izan zen lehenagotik buruan nituen ideiei egitura emango zien birmoldatu ikerketa proiektua hastea eragin zuena. Esaterako hiritar bezala hainbat espazio hutsik egoteak auzoko sareen eta sozializazio-testuinguruen falta ekartzeak kezkatu egiten nau.

– Zer nolako lana suposatu du ikerketa horrek?

Mundu mailan espazio hutsak praktika artistiko, sortzaile zein kulturalen bidez zelan birmoldatzen ari diren aztertu eta hurbiltzen du lan honek, espazio hutsen errealitateari zelan aurre egin badagoela erakutsi nahi duelarik.

Alde batetatik eremu honetan lanean aritzeko inspirazio tresna bezala erabili daiteke eta bestetik, gizartearen jabetzaren kontzeptuari buruzko hausnarketa eta honekiko loturiko aldaketak egiteko garaia izan daitekeela ere agerian utzi nahi da. Adibidetzat Erresuma Batuko Meanwhile Project proposamena, zeinek nazio horretako jabetzaren legegintzan aldaketak ekarri dituen.

– Norentzat izan liteke interesgarria?

birmoldatu sortzaile, agente kultural, instituzio publiko, enpresa pribatu, higiezinen agentziak eta idealki edozein hiritarri zuzenduriko lan-tresna da. Helburu horrekin proiektuaren difusio lanak etengabe jarraitzen du (twitter zein web orrialdea erabiliz, besteak beste). Dokumentua creative commons lizentziapean kaleratua izan da.

 

– Eta honen antzeko lanik ezagutzen ote duzu?

Dudarik gabe, gai honetan erreferentzia garrantzitsuenetakoa den, eta beste askok bezala ere birmoldaturen garapenean bere laguntza eskaini duen, Australiako EMPTY SPACES aipatuko nuke.

– Zeintzuk dira proiektuaren hurrengo pausuak?

Ikerketa fase bezala ulertzen dudan birmoldatu proiektuaren ondoren, esku artean dudan informazio guztia sakonki aztertu eta testuinguru honetara moldaturiko proposamen bat diseinatu eta martxan jartzeko momentuan nago. Prozesu horretan agente ezberdinekin kontaktuan jarriz eta edonoren aportazioak jasotzeko irekita beti.

Gehiago jakin nahiz gero, hemen duzue webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button