BESTELAKOAK

Audiolab-eko ordezkariak Londresen izango dira

Donostiako Arteleku zentroa egoitza duen Audiolab soinu-artisten elkarteko zenbait kidek Londres hirian egingo den Open Sound izeneko topaketan parte hartuko dute.

Topaketa otsailaren 28tik martxoaren 2a bitarte egingo dira, eta bertan Audiolab-eko ondoko ordezkariak izango dira: Mikel R. Nieto, Jose Luis Espejo, Oier Etxeberria eta Xabier Erkizia.

Donostiako ordezkaritzaz gain, beste leku batzuetako kolektiboak eta artistak ere izango dira Open Sound topaketan: APO33 (Nantes, Frantzia); AntiTesi (Palermo, Italia); Piksel (Bergen, Norvegia);Granular (Lisboa, Protugal); eta, azkenik ModusArts (Londres, Ingalaterra).

Open Sound proiektuak irakasle eta ikasleen arteko polaritateak hautsi nahi ditu, baita artista profesional eta ikus-entzule pasiboen artekoa ere. Hala, “irakasle eskolagabea” kontzeptuaren alde egiten dute soinu-mundua modu kolektiboan deskubritzeko asmoz.
Soinua ekoizteko tresnak ulertzea dute xede, eta soinu hori modu artistikoan antolatzeko ideiak ekoiztea. Horretarako Open Soun-eko partaideek klaseak, hitzaldiak eta euren lana zabaltzeko ekitaldian onduko dituzte, beti ere, gerturatze integral ez-formala baliatuta, eta euren herrialdeetako egoera espezifikoetan oinarrituta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button