ESZENA

Lekeitioko Sormen Astea martxan da

Loraldiak Lekeitioko Sormen Astea abiatu du ekainaren 28a bitartean. Sormen Astean euskal kulturaren zenbait erreferentek parte hartuko dute: Maialen Lujanbio, Anari edota Gari, besteak beste.

Betiko legez, kultur ekintzen programazio anitza izango da, eta hortaz, musika, literatura, performance-a, eta dantza eskainiko dira bost egun horietan. Gainera, Lekeitioko aste honek egundoko aukera ematen du sortzailea gertutik ezagutzeko eta gozatzeko, izan ere, formatu txikiko ikuskizunak dira.

Atzo, ekainaren 24an, abiatu zen ekimena Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea bikotearen Odola Kantari izeneko ikusgarriarekin. Hitzaldi-musikatuaren formatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) hainbat testu aztertzen eta kantatzen aritu ziren.

Gaur, ekainaren 25ean, Gari kantaria izango da protagonista, eta bere azken lanaren kantak haizatuko ditu, Behin bizitzea. Kantetako letrak Txuma Murugarren, Jon Benito, Karmele Jaio eta Iñigo Astizek idatziak dira. Oraingo honetan, bakarka arituko da bere ahotsa eta gitarrarekin eta azken diskoa aurkezteaz gain, aski ezagunak diren beste hainbat abestiez osatutako errepertorioa eskainiko du.
Aste honetan datozenak honako hauek dira: Bihar, ekainak 26, rr Maialen Lujanbiorekin; 27an, Anari (bakarka), eta 28an, Itsasmina, Dantzaz taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button